lunes, 13 de junio de 2011

DESKRIBAPENA

NIRE GURASOEN DESKRIBAPENA:

Gure aita eta ama, ahizpa eta bion adineko bi alaba edukitzeko, nahiko gazteak direla esango nuke. Amak, gainontzeko ahizpa guztien ikaragarrizko antza dauka, ez oso altua, are gehiago, altua baino baxuagoa da jendeari orokorrean begiratuta. Bere ahizpa guztiek bezala azal kolore iluna dauka, baita ilea ere. Begiak marroi kolorekoak dauzka, hortik datorkit niri ere begien kolorea eta irribarrea ere alaia bezain kutsakorra dauka. Gorputzez ez dut esango argala edo lodia dagoen, baina daukan adina izateko, askok iritsi nahi lukete bere adinera daukan gorputza eta sasoia edukita.

Izaeraz, ama nahiko loeginzalea da eta kostatzen zaio izaretatik bereiztea, baina jaikitakoan ez dago geldituko duen amaren semerik eta etxe guztia dantzan jartzen du bera bezain animatu eta alaia den musika topean jarrita. Gure ama hain gaztea izanik, oso modernoa da eta gazteok entzuten ditugun kantak entzun, dantzatu eta abesten ditu etxean dagoenean. Hala ere, ama oso sentibera eta negar errazekoa da gai delikatuekin. Horretan aitaren antza dauka eta elkar babestu eta animatzen dute.
Aita oso pertsona zintzoa da, umila eta pertsona ona, baina horrelakoa izanagatik ez da memeloa, ezta inozentea ere. Onean hoberena eta maite dituenen oso babeslea, baina ziria sartu nahi badiote, ez dute berehalakoan harrapatuko, ateratakoan, jenio bizi-bizikoa baita. Betidanik izan da langilea, bai lantokian eta baita etxean ere, baina beti eduki du aisialdirako tartea eta nola ez, familiarentzako tartea, bere bizitzako lehentasuna delako.
Fisikoki haritz gazteak bezain gizon sendoa da, beso gihartsuak eta hanka arinak. Buru kalpartsu ilehoria eta niretzako nahiko nituzkeen begi urdinak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario