lunes, 13 de junio de 2011

KLASEAN EGINIKO ARIKETAK

NORK BERE BURUA AURKEZTEA:

Saioa de la Flor Baleztena dut izena, Iruñan jaio nintzen 1990-eko 26an eta Arrotxapea izeneko auzoan bizi naiz, gurasoekin batera.

Ikasketeei dagokionez, Sanduzelaien egin nuen lehen hezkuntza. Ondoren DBH eta Batxilergoa Biurdana ikastetxean burutu nituen.

Nire etorkizunean izan nahi nuena oso argi nuenez, Haur Hezkuntzako Goi mailako zikloa egitea erabaki nuen, eta bukatu ondoren, Unibertsitatean matrikulatu nintzen, Irakasle Ikasketak burutu ahal izateko.

Hizkuntzei erreparatuz gero, euskara eta erdera txikitatik ikasi izan ditut, baita ingelesa ere, baina azken honetan, ordea, ez daukat gaitasun handirik hitz egiteko.
Zaletasunak direla eta, gustukuena lagunekin egotea eta parrandara irtetea da, nahiz eta aisialdian ere trikitixa jotzea ere oso gustuko izan, nire auzoan egiten diren zenbait ospakizunetan etab..

Lanbide arloan, denetarik egin izan dut. Haurrak zaintzen aritu naiz udetan, baita euskal dantzen irakasle moduan ere Arrotxapean dagoen kultur etxe batean. Ludotekan ere monitore bezala ere ibilia naiz, baita klase partikularrak ematen kurtsoan zehar.
Nire gurasoei dagokionez, ama Leitzarra da eta aita, ordea, Iruñan jaioa, beraz aman aldetik aiton-amonak Leitzarrak ditut, eta aitan aldekoak , ordea, extremeñoak.
Erasmus-a jasotzea asko gustatuko litzaidake, Argentina izanen zelarik helburua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario