Euskal literaturaren etorkizuna:
Gizona gizon denez gero (denbora), zer den (osagarria: zehar-galdera) galdezka ari da. Etengabeko galdegite hau ez da oraindik bukatu, ezta bukatuko ere gizona gizon deino (denbora). Erantzunak asko dira; gogobetekorik, ordea, ez.
Galdera askoren artean batek kezkatu izan nau behin baino gehiagotan. Geure izatearen zatirik barrenena, geureena, zein ote dugu (alderaketa)? Gaurko askoren erantzuna aldez aurretik jakina daukagu: gure zinetako izatea, gure nortasuna, ez da gugan besteekin batera duguna (erlatiboa), besteengandik banatu eta bereizten gaituen izaera berezia (erlatiboa) baizik (juntadura: aurkaria).
Ez luke inork erantzun honetaz harritu behar. Oraingo zenbait gizoni guztiok beregan gauzkan Jainkoaren eskua (erlatiboa) ageri ez zaionez gero (kausa), gure Orixek agian inork ez bezala (modua) kantatu duen esku leun begiduna (erlatiboa), nahitaezkoa da nor bere barrenean ezin hautsizko hesiz inguratua egotea (osagarria: konpletiboa: subjektua). Gizonak bere burua munduan aurkitzen du, hemen gertatzen da —hemen suertatzen, gure artean esaten den bezala (modua)— nola eta zergatik ez dakiela (modua).
Jaiotzean piztutako argi harrigarria (erlatiboa), mundu guztia beregana lezakeen argia (erlatiboa), ez da halaz guztiz ere, kanpotik eta barrendik inguratzen duen ezerezean (erlatiboa), edozein haizetxok itzal dezakeen su ahul bat (erlatiboa) besterik, ezerezak luzaro gabe deuseztatu eta irentsi beharrekoa. Giltzape horretatik ezin irten ez ezaguera bidez, ez lurreko maitasun bidez: eginahalak egin arren (kontzesiboa), ezin inork bere burua bestetan bihur, ez eta besterik zeharo beregana.
Oraingo zenbaiten ustez, beraz, ni ni naiz eta besteak beste, eta neure-neurezko dudana (erlatiboa) ikara eta nahigabe hutsa den bakartasun tristea (erlatiboa). Besterik aurkitu zuen horratik gure Lizardik bere arimaren leizean, nork geure muinean dugun itzalera (erlatiboa), jaitsi zenean (denbora). Bere baitan eta beretzat adina besterengan eta besterentzat (alderaketa) bizi behar du gizonak eta besteengandik, hurkoenengandik ere, bereizten duen osin zabal hondargabea (erlatiboa) begien aurrean ez daukanean (denbora), bere baitan sumatzen du garbiro besteren bizia eta izatea. Hezur, mami, odol, ohitura, isuri, joera, sinesmen, izaera, pentsabide, besteri zor dizkiot eta bestetan txertatzeko ahalmena badut. Ongi aztertuz gero (baldintza), ez naiz bitarteko besterik. Eta nire nortasun hutsa janzten duten zer hauek (erlatiboa) ez dira nire buruari erantsi dizkiodan gauzak (erlatiboa), nolanahi erantz ditzakedan janzkiak (erlatiboa). Geurekoikeriak maitasun hori maiz lainotzen badu ere (kontzesiboa), maiteago ditut —neureago alegia— neure nortasun berezia baino (alderaketa) eta, hala behar bada, geure bizi bakar ezin berrituzkoa galbidean jarri ez ezik, galdu ere egingo dugu ezinbestean zori gaiztoa onarturik, aurrekoengandik ondorengoengana doan «lokarri zaharra» (erlatiboa) eten ez dadin (helburuzkoa).
Testu antolatzaileak:
· Ere:emendiozkoak
· Eta:emendiozkoak
· Gain: emendiozkoak
· Berriz: aurkaritzakoak
· Ez ezik:emendiozkoak
· Horratik:aurkaritzakoak
· Beraz:ondoriozkoak
· Hala guztiz ere: aukaritzakoak
· Ote: epistemikoa
· Ordea:aurkaritzakoak
·
No hay comentarios:
Publicar un comentario