ALBISTEA:
Nik, Gara egunkarian aurkitutako albiste bati buruz aritzea erabaki nuen.
Albiste horretan, Gipuzkoar bati gertatutakoari buruz ari zen.
Ion zuen izena gizona, eta haur bat adoptatzea erabaki zuen. Adoptazioa denok dakigunez, oso prozesu mantsoa eta zaila da, eta adopzio prozesu horretan Ionek arazoak izan zituen, haur bat jaso beharrean bi jaso zituelako, eta izugarrizko ezustea jaso zuen hasieran.
Hala ere egoerarekin aurre egitea erabaki zuen. Bi haur horiek anai-arrebak ziren, eta Ion izango zuten buru. Hau da, haur horien aita ez zen Ion izango, baina bai ordea, errespontsablea 18 urte bete arte.
Albiste honetan, Ionek egindakoa plazaratzen zuen, baita haur horien egoera ere adopzio prozesua eta gero.
No hay comentarios:
Publicar un comentario