1.- Sartu aditz trinkoak hutsarteetan:
1.1- Nagusiek zapalduta ginduzkaten/gauzkate (orainaldian) (eduki) gu langileok.
1.2.- Negar egingo luke nire amak baleki (jakin).
1.3.- Leitzako mutil horrek ederki darabil /zerabilen (iraganean) (erabili) harria.
1.4.- Guk garai hartan euskal aditzak ez genekizkien (jakin) ongi.
1.5.- Nire ingurukoek horrantz naramate (eraman) ni orain.
1.6.- Zer diozue? (*io, 'esan') Nola zaudete?
1.7.- Ikusi zintuztegunean altzari zaharrak herrira zeneramatzaten (eraman)
zuek.
1.8.- Neskek mutilak nahi bezala zerabiltzaten (erabili) orduan.
1.9.- Mutiko horri odola dario/ zerion (jario) eta ospitalera eraman beharko
dugu.
1.10.- Asko poztuko ginateke egin dituzuen lanak ongi baleude
(egon).
1.11.- Nola dakusazue (ikusi) zuek afera hau?
1.12.- Ongi harrapaturik naukate (eduki) ni bankukoek.
1.13.- Nik Mireni pastelak bizikletan nekarzkionean (ekarri) izan nuen
istripua.
1.14.- Humboldtek Iberiar Penintsula osoan, aspaldi, euskaraz
mintzatzen zela zioen (*io, 'esan').
1.15.- Egin dituzuen horiek guri arrunt ongi datorzkigu (etorri); hola
kopiatu besterik ez ditugu egin beharko.
1.16.- Primeran zihoakion (joan) Mikeli Mexikon garai hartan, baina gero,
krisiarekin, negozioa errekara joan zitzaion.
1.17.- Negozio horiek ongi lotuta bageneuzka (eduki), kontent egonen
ginateke gu.
1.18.- Errotuladoreak dakartzazue (ekarri) zuek hor?
1.19.- Horiek zer nahi duten erostea baneki (jakin) nik, orain berean
erosiko nieke.
1.20.- Ilobak intxaurrak dakarzkit (ekarri) orain niri.
1.21.- Gauzak ongi zihoazen (joan) orduan, baina guk ez genuen hola
ikusten.
1.22.- Hori egitea zure ardura zen, zuri zegokizun ez niri.
1.23.- Olasagastik eta Larretxeak arrunt ongi zerabilte (erabili) aizkora
orduan.
1.24.- Erreta naukazu (eduki) ni zure ergelkeriekin, ez dakit noiz
zentzatu behar duzun!
1.25.- Ni arreta handiz begira nagokio (dago) (egon) mutil horri, baina ez dit
batere kasurik egiten.
2.- Hutsuneak bete, aditzak erabiliz
2.1.- Nahi baduzue hemen geldi zaitezkete zuek aita etorri arte.
2.2.- Dirua eman diot, sakelako telefono berria eros diezadan niri.
2.3.- Atera nazazue/gaitezen/zaitezte/nadin/ hemendik lehenbailehen, nazkaturik bainago hemen
egoten.
2.4.- Edozeini Eguberrietan gizendu den ala ez galdetuko bagenio
(guk), hark baietz erantzungo ziguke/liguke.(guri).
2.5.- Etxera etor zitezkeen gure semeak, baina hondartzan gelditu nahiago
izan zuten.
2.6.- Zuk zure autoan eramango baninduzun ni, biziki eskertuko nizuke (nik
zuri).
2.7.- Utz itzazue komikiak eta ekin iezaiozue (zuek) lanari.
2.8.- Mesedez, eraman nazazu (zuk ni) erdialdera.
2.9.- Irakasleek beti ikasleek gauzak ongi egin ditzaten nahi izaten dute,
baina zaila da lortzea.
2.10.- Guk zuek kalean ikusiko bazintuztegu etxean afaltzera gonbidatuko
zintuztekegu .
2.11.- Telefonoz deitu zidanean berehala joan nintzaion (ni hari) ikustera.
2.12.- Osabak traktorean ekarri gintuen gu menditik, elurte handi hartan
galduta geundenean.
2.13.- Haiek guri zer nahi duten garbi erranen baligute, gustura
lagunduko genieke guk (haiei).
2.14.- Aitatxiri bisita egitera joanen bagintzazkio gu, poz-pozik jarriko
litzateke.
2.15.- Amak osaba txikiari diru eman omen zion, Iruñera etor zedin .
2.16.- Ni sanferminetan etxean geldi ninteke, aitatxi zaintzen, lanera
beste norbait joanen balitz.
2.17.- Karrerako lehen kurtsoan emaitza hobeak izan genitzakeen guk, baina
garai hartan aski burugorriak ('txoriburuak') ginen.
2.18.- Izebak dirua eman dizue, zinera joan zaitezten (zuek).
2.19.- Gure aspaldiko laguna ikusiko bagenu goraintziak emango genizkioke
(guk hari), zure partez.
2.20.- Ez zarete oroitzen, edo ez duzue oroitu nahi, baina kalean
ikusi zintuztedan (nik zuek), eta etxera eraman.
No hay comentarios:
Publicar un comentario