Mostrando entradas con la etiqueta aditzak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta aditzak. Mostrar todas las entradas

lunes, 13 de junio de 2011

ADITZ ARIKETAK

1.1.-Dena den, barka iezadazu irakurle gazte, orain tartetxo batean esaten baldin badut, hola, isilka etxekoek bakarrik irakurtzeko moduan, ni ez natorrela bat inondik ere, euskal idazle izateko izatearekin aski dela pentsatzen dutenekin.

1.2.- Alabaina, diot nik, horrek oker bidera eraman gaitzakel/gaituela gu.

1.3.-Besterik litzateke idazleari burutik pasatuko balitzaio testu hori beste norbaitek suedierara demagun itzuli behar duela.

1.4.-Egoera ona da, nahiko ona orduan etor zitekeen galbario zaharra kontuan hartuta, euskara, denen artean, beste maila batzuetara eramateko gai izan garelako.

1.5.-Baina zilegi zait niri hemen pasadizo baten berri ematea, aspaldi gertatutako istorio baten historia.

1.6.- Orduko voluntario zibilen ordez, orain funtzionarioekin bete ditugu gelak, eta nik ez dakit interesik ere badén orain hiritar arruntek euskaraz jakin dezaten.

1.7.-Halako batean, eguerdi aldean bulegotik kanpora nindoala, ate ondoan zeuden aulki batzuetan aurkitu nituen jarrita euskaltegiko irakasle bi, inguruan inor ere ez zela ezagun, elkarren artean eleketan euskaraz ari zirenak.

1.8.-Horregatik oroitzen naiz ederki biak aho zabalik gelditu zirela nire aurpegia ikusi zutenean, ez baitzuten uste inork ere harrapa zitzakeenik.

1.9.-Orduan irrati guztiek nahitaez lotura egin behar baitzuten Radio Nacionalekin “partea” eskaintzeko, eguneko berriak modu oficial batean eta modu horretan bakarrik, emateko. Irudika dezakezu zuk nolako albisteak izango liratekeen(genituzkeen) gaur egun orduan bezala egingo balute irratiek?

1.10.-Goenkalekoei begira egoten dira milaka lagun gauero, orduan ametsetan ere pentsa ezin daitekeen fenomeno baten erakusgarri.

1.11.-Badirudi egunero esku artean darabiiltzazun zenbait gairi buruzko eztabaida kondenaturik dela.

1.12.-Aukera bat izan daiteke ez pentsatzea edo, pentsatuta ere, isilik egotea holako gauzarik existituko ez balitz bezalatsu, nahiz segur naizen galdera hauek usuegi datozkigula guri gogora.

1.13.-Hemen ez dut nik ondorio garbirik ateratzen: diru konturik tartean ez balego ez litzateke hobea izango eskolak beste hizkuntza batean ematen diren ikastetxe batera bidaltzea umea?

1.14.-Baina ikasle hauek elkarren artean maizegi erdaraz dihardute, euskara eskola orduetarako eta hizkuntza eskabideetarako bakarrik utzirik.

1.15.-Komenigarria da eskolak baldintza horietan ematea?Edo, bestela jarriko dut galdera hau: komeni da hor ukabilka eta ukondoka ibiltzea, eskola guztiak lehenbailehen euskaraz eman daitezen? Zeren, neskatxa hari gertatu zitzaiona gerta balekiguke guri ere zentzuz jokatuko ez bagenu.

1.16.-Bigarren bide honek, egia da hori, badu arrisku handi bat, eta arrisku hori da gauzak inoiz ere ez egitearena garbi mintza gaitezen.

1.17.-Unibertsitateari baitagokio maila horretan, hizkuntza kontuetan esan nahi dut, ikerkuntza egokia egitea.

1.18.-Horrek ondorio handiak izan ditu ondoko urteetan hizkuntza kontuekin unibertsitatearen barnean, bai baitirudi batzuek ez daramatzatela hemen hogeita hamar urte.

1.19.-Nik usted ut egokiena izango litzatekeela ikasgaiak aukeran ematea, euskaraz edo gaztelaniaz, ez denak euskaraz eta ez denak gaztelaniaz, zeuek egin dezazuen aukera.

ADITZ ARIKETAK

1.- Sartu aditzak hutsarteetan:

1.1.- Egia esateko beharra banu niri ere zailago egingo zitzaizkidan adizki guztiak ongi
harrapatzea eta behar den maneran erabiltzea.
1.2.- Gainera, horrela hasiko banintz, eta hika erabiltzea erabakiko banu, aukera
egin beharko nuke ondoren toka eta nokaren artean.
1.3.- Gazte ginenean, zure adinak, Benito Lerxundi kantariak sentimentalak ginela
esaten zigun guri, gazte sentimentalak, hori zioen, hamazazpi urteko gazte sentimentalak.
1.4.- Zuk, guk zure denboran ez bezala, eskura baitituzu ordenagailuak eta
sakelako telefonoak: beharbada hor idazten dituzu amaitu gabeko mezu kriptiko horiek,
edo besterenak hartu, eta ezagutzen ez duzun norbaitekin bero-bero eginik elkarrizketa
idatzi hotzean ibiltzen zara, izena mozorrotu ondoren, zu ere Euskal Herriko arratsalde
goibeletan. Edo, nork daki, irakurle amorratua izan zitekeen, garai guztietan baitaude
liburuetara emanak eta liburuetatik iheska dabiltzatenak.
1.5.- Euskara ikastolan ikasi baduzu lagunen bat izango duzu, seguru, edo
adiskideren bat, euskara etxetik dakiena.
1.6.- Eta zuek damazkizuen elefante hanken itxurako galtza horiek ez dira batere berriak,
jakizu, orain dela hogita hamar bat urteko kontuak direlako.
1.7.- Idazle onak ditugu gure artean, luma arin erabiltzen dutenak, esan nahi duten
hori esan nahi duten moduan eta unean eragozpenik gabe adierazteko gai direnak,
aldamenean beti hiztegira altxapeka begira egon gabe, eta gogora izan erdal esaera haren
ordaina euskaraz zein ote den kontuan hartu gabe ere.
1.8.- Atzo ez bezala, fisikaz mintza ... edonor (ez ... gehiegikerietan eror, fisikaz
dakien edonor esan nahi baitut) Axularren hizkera erabiliz.
1.9.- Zeren, Tolosako babarrunak apartak izanik ere, euskaldun bakoitzak bere
baitan ezkutatzen duen hizkuntzalaritxoak erakutsi izan baitigu, urte hauetan guztietan,
Tolosan hobeki egiten dela euskaraz, diote, Apatamonasterion, Ultzaman edo Urepelen
baino.
1.10.- Bada, horretara goaz lehenago ez bezala, orain telebistaren botoia zapaldu eta
berehala aurkituko dituzu esatari modernoak, bere ttattarra alkandoraren gainean,
euskara gardena erabiltzen dutenak, Tolosakoen antzera.
1.11.- Hola balitz, ez litzaioke gazte sentimental horri, gauza ederra irudituko hori?
1.12.- Bestaberri egunean gure herrixketako karrikak belar moztu berriarekin
estaltzen genituen, gainetik apeza igaro zenean.
1.13.- Baina, guri berriz ere, anitz gelditzen zaigu ikasteko oraindik Axular
batengandik, esate baterako, nahiz hau esatea ez dakidan nik oso zuzena den politikoki,
hemen ere denetarik baita.
1.14.- Hori, eta etxean urteetan zehar ikusi izan ditudan behi guztiak ere, ez
baitakit ongi aski ematen ...n pentsuan bazen haragi puskarik, beste herrialde batzuetan
gertatu den gisa. Hori dut behintzat gogora. Baina jo dezagun baietz, arrazoia duela hala
pentsatzen duenak.
1.15.- Baina, dena dela, gobernuak lan hori egin izan ez balu, Nafarroaren eta
Iparraldearen parean egongo giñateke Euskaldin ere, lepotik tiraka ikusiz euskara gero eta
zokorago doala. Hori da errealitatea.

ADITZ ARIKETAK

1.- Sartu aditz trinkoak hutsarteetan:

1.1- Nagusiek zapalduta ginduzkaten/gauzkate (orainaldian) (eduki) gu langileok.
1.2.- Negar egingo luke nire amak baleki (jakin).
1.3.- Leitzako mutil horrek ederki darabil /zerabilen (iraganean) (erabili) harria.
1.4.- Guk garai hartan euskal aditzak ez genekizkien (jakin) ongi.
1.5.- Nire ingurukoek horrantz naramate (eraman) ni orain.
1.6.- Zer diozue? (*io, 'esan') Nola zaudete?
1.7.- Ikusi zintuztegunean altzari zaharrak herrira zeneramatzaten (eraman)
zuek.
1.8.- Neskek mutilak nahi bezala zerabiltzaten (erabili) orduan.
1.9.- Mutiko horri odola dario/ zerion (jario) eta ospitalera eraman beharko
dugu.
1.10.- Asko poztuko ginateke egin dituzuen lanak ongi baleude
(egon).
1.11.- Nola dakusazue (ikusi) zuek afera hau?
1.12.- Ongi harrapaturik naukate (eduki) ni bankukoek.
1.13.- Nik Mireni pastelak bizikletan nekarzkionean (ekarri) izan nuen
istripua.
1.14.- Humboldtek Iberiar Penintsula osoan, aspaldi, euskaraz
mintzatzen zela zioen (*io, 'esan').
1.15.- Egin dituzuen horiek guri arrunt ongi datorzkigu (etorri); hola
kopiatu besterik ez ditugu egin beharko.
1.16.- Primeran zihoakion (joan) Mikeli Mexikon garai hartan, baina gero,
krisiarekin, negozioa errekara joan zitzaion.
1.17.- Negozio horiek ongi lotuta bageneuzka (eduki), kontent egonen
ginateke gu.
1.18.- Errotuladoreak dakartzazue (ekarri) zuek hor?
1.19.- Horiek zer nahi duten erostea baneki (jakin) nik, orain berean
erosiko nieke.
1.20.- Ilobak intxaurrak dakarzkit (ekarri) orain niri.
1.21.- Gauzak ongi zihoazen (joan) orduan, baina guk ez genuen hola
ikusten.
1.22.- Hori egitea zure ardura zen, zuri zegokizun ez niri.
1.23.- Olasagastik eta Larretxeak arrunt ongi zerabilte (erabili) aizkora
orduan.
1.24.- Erreta naukazu (eduki) ni zure ergelkeriekin, ez dakit noiz
zentzatu behar duzun!
1.25.- Ni arreta handiz begira nagokio (dago) (egon) mutil horri, baina ez dit
batere kasurik egiten.

2.- Hutsuneak bete, aditzak erabiliz
2.1.- Nahi baduzue hemen geldi zaitezkete zuek aita etorri arte.
2.2.- Dirua eman diot, sakelako telefono berria eros diezadan niri.
2.3.- Atera nazazue/gaitezen/zaitezte/nadin/ hemendik lehenbailehen, nazkaturik bainago hemen
egoten.
2.4.- Edozeini Eguberrietan gizendu den ala ez galdetuko bagenio
(guk), hark baietz erantzungo ziguke/liguke.(guri).
2.5.- Etxera etor zitezkeen gure semeak, baina hondartzan gelditu nahiago
izan zuten.
2.6.- Zuk zure autoan eramango baninduzun ni, biziki eskertuko nizuke (nik
zuri).
2.7.- Utz itzazue komikiak eta ekin iezaiozue (zuek) lanari.
2.8.- Mesedez, eraman nazazu (zuk ni) erdialdera.
2.9.- Irakasleek beti ikasleek gauzak ongi egin ditzaten nahi izaten dute,
baina zaila da lortzea.
2.10.- Guk zuek kalean ikusiko bazintuztegu etxean afaltzera gonbidatuko
zintuztekegu .
2.11.- Telefonoz deitu zidanean berehala joan nintzaion (ni hari) ikustera.
2.12.- Osabak traktorean ekarri gintuen gu menditik, elurte handi hartan
galduta geundenean.
2.13.- Haiek guri zer nahi duten garbi erranen baligute, gustura
lagunduko genieke guk (haiei).
2.14.- Aitatxiri bisita egitera joanen bagintzazkio gu, poz-pozik jarriko
litzateke.
2.15.- Amak osaba txikiari diru eman omen zion, Iruñera etor zedin .
2.16.- Ni sanferminetan etxean geldi ninteke, aitatxi zaintzen, lanera
beste norbait joanen balitz.
2.17.- Karrerako lehen kurtsoan emaitza hobeak izan genitzakeen guk, baina
garai hartan aski burugorriak ('txoriburuak') ginen.
2.18.- Izebak dirua eman dizue, zinera joan zaitezten (zuek).
2.19.- Gure aspaldiko laguna ikusiko bagenu goraintziak emango genizkioke
(guk hari), zure partez.
2.20.- Ez zarete oroitzen, edo ez duzue oroitu nahi, baina kalean
ikusi zintuztedan (nik zuek), eta etxera eraman.

ADITZ ARIKETAK

ADITZ TRINKOAK 2

1.- Mikel eta Karmele, non zaudete, zeundeten, zuek?
2.- Mintzatzea hari dagokio , zegokion, ez zuri.
3.- Zertara zatoz … hona?
4.- Ikusi nuenean etxera nindoan ni.
5.- Handik zetorrenean izan zuen Mirenek istripua.
6.- Auto zaharra guri ez zebilkigun ongi, eta horregatik erabaki genuen saltzea.
7.- Mantso zihoazen aurrekoak eta, hori zela eta, atzekoak zeharo haserre zeuden.
8.- Zuk horrelako tontakeriak esatea ongi datorkie, zetorkien zure etsaiei.
9.- Etxetik gentozenean ikusi genuen zure adiskide hori.
10.- Jertse hau ongi zetorkidan … galtza urdinekin.
11.- Atorra estuegi duzu, eta hobe duzu beste bat erosi.
12.- Zuk zenbat ikasle dituzu aurten? Nik hogeita hamar ditut.
13.- Teoria horiek guzti-guztiak ez badakizkizu ezin hizkuntzalari ona izango zara.
14.- Aitak orduan hirurogei urte zeuzkan, eta nik hogei neuzkan .
15.- Zertarako dakarzu ... txakurra unibertsitatera?
16.- Ez dakit konturatu zareten, baina galtzerdiak aldrebes daramatzazue zuek.
17.- Ez esan horrelakoak niri gero! Ez nago zure erokeriak entzuteko prest!
18.- Ez zekiten zein zen Axular, eta euskal literaturako eskolak eman nahi zituzten!
19.- Zenbat tona daramatza, zeramatzan istripua izan zuen kamioiak?
21.- Zergatik doaz, zihoazen presaka zure ahaide haiek?
22.- Liburuak hari etxera daramazkiogula, generamazkiola ikusi genuen Arotzenekoa.
23.- Zuek lanera zindoazten bitartean gertatu zen dena.
24.- Jesukristok alderdi hartan zebilela egin zuen mirakulu hura.
25.- Orduan nekizkien gauzak orain dakizkidanen aldean ez ziren deus.
26.- Biziak batetik bestera garamatza gu, azterketa batzuk egitera.
28.- Guk ez genekien handik nola atera, eta oso latza izan zen.
29.- Gai horiek ongi dakizkit, nekizkien nik, baina zuek ez dakizkizue, zenekizkiten.
30.- Zu beti berandu zatozkit, zentozkidan niri.
31.- Garai hartan hura egitea ez zegokizun zuri, zure aitari baizik.
32.- Anari narraionean, ninderraionean istripu larri bat ikusi nuen kalean.
33.- Guri lehenago badaramazkiguzu, askoz pozikago egongo gara zurekin.
34.- Harekin mintzatzerakoan orain baino lehen egin dizkidan alukeriak datozkit burutara.
35.- Adarra jotzen dabilkit, zebilkidan, baina harrapatzen dudanean ederrak hartuko ditu
36.- Etxera zoazte, zindoaztenean ez ezazue ahantz ogia erostea.
37.- Amonari bagoazkio gu, seguru nago asko eskertuko digula.
38.- Ariketa horiek behar bezala egitea zuei zegokizuen, baina alferkeriaz ez zenuten deus ere egin nahi izan.
39.- Niri adiskideak datozkidanean, gauzak hartu eta mendira joanen gara.
40.- Zu autoz bazoazkio , zindoazkion Mikeli badakit onartu egingo duela.
41.- Niri hobeki datorkit, zetorkidan … gurasoak herrira zuk eramatea.
42.- Lagunei garraizki, ginderraizkienean jarri ziguten isun hura, lasterregi ibiltzeagatik.
43.- Hori esatea ederki zetorkien haiei, baina lotsaz isilik gelditu ziren.
44.- Han ginen, geundenok ez genekien ezer, eta isilik gelditu ginen
45.- Zinera guri palomitak badakarzkiguzue , asko eskertuko dizuegu
46.- Ideia politen bat badatorkizue gogora, ez utzi galtzen eta paperean idatz ezazue
47.- Negar egingo luke nire amak baleki
48.- Liburuen ardura guri zegokigun baina lanpetuegi geunden garai hartan
49.- Une honetan datozen mutilak oso jatorrak dira.
50.- Guri hobeki datorkigu, zetorkigun ikasgai hori irailerako uztea.


IRAGANEAN JARRI:

51.- Bonboiak urteak betetzen dituztenei dakarzkiegu. genekarzkien
52.- Hori erabakitzea ez dagokigu guri, nagusiari baizik. zegokigun
53.- Mikeli noakio, ez Peruri. nindoakion
54.- Etxera zatozkit. zentozkidan
55.- Lasterka doazkio bila, ez zu eta ni bezala paseotan. zihoazkion
56.- Mutil horiek adar joka dabilzkit. zebilzkidan
57.- Hau eta bestea esaten dabilzkigu, baina fundamentuko gauza gutxi betiere. zebilzkigun
58.- Zirikatzen gabilzkienean ez digute hitz egin nahi. genbilzkienean
59.- Negarrez zatozkigute, baina alfer-alferrik. zentozkiguten
60.- Laguntza eske nagokio, baina ez du deus jakin nahi. nengokion
61.- Ideia horiek burutara datozkidanean jakinaraziko dizut. zetozkidanean
62.- Ez dakite zer gertatu den, baina atxilotu dituzte. zekiten ,zen, zituzten
63.- Ospitalera garamatzate, ebakuntza egitera. ginderamatzaten
64.- Zer moduz zabiltza zure lan berrian? zenbiltzan
65.- Sagarrak hozkailura daramatzate. zeramatzaten
66.- Kontu horiek ez dakizkigu guk. genekizkien
67.- Adarra jotzen dabilkio beti. zebilkion
68.- Lanak hor dauzkagu. geneuzkan
69.- Zeren esperoan zaudete hor? zeundeten
70.- Nondik zatoz orain? zentozen

ADITZ ARIKETAK

ADITZ TRINKOAK

EDUKI:

1.- Zuk lehen ez zeneukan diru askorik.
2.- Gure adiskideek lehen auto eder bat zeukaten.
3.- Edariak ez nauka preso ni, jendeak kontrakoa esan arren.
4.- Nik zuek biok argazki batean zauzkatet.
5.- Guk etxe handiagoa bageneuka, ez geneukake horrenbeste buruhauste.
6.- Orduan guk ez geneukan zuk galdu zenuen liburua.
7.- Nik musika kate ona baneuka egun osoa musika entzuten emango nuke.
8.- Herritik etorri zinenean etxean nindukazun ni.
9.- Nire lagun horiek haserre zinduzkaten zu.
10.- Ingelesek erabat erreta ginduzkaten gu joan den urtean.

EKARRI:

1.- Hi!, zer dakark, hekarren hor?
2.- Ikusi ninduzunean aitak herritik nindekarren ni.
3.- Mikelek niri mahats batzuk dakarzkit, zekarzkidan.
4.- Kotxea bazenekar zuk Donostiara joan gintezke gu.
5.- Pakete hauek etxera badakarzkizut zuri, zer emango didazu horren truke?
6.- Une hartan nik liburuak nekarzkion Peruri eta hark egunkariak zekarzkidan niri.
7.- Nik sagarrak banekarzkizue zuei berehala jango zenituzkete.
8.- Ariketak nekarzkien ikasleei apezarekin aurkitu nintzenean.
9.- Mirenek ikusi ninduenean ez , zuek, beste horiek
10.- Baserritarrek Iruñera diru gehiago balekarte, gehiago gastatuko lukete.

ERABILI:

1.- Zer darabilk, herabilen buruan hik?
2.- Astibiak oso ongi zerabilen aizkora lehen, gaztea zenean.
3.- Drogak darabiltza mutil horiek, haizeak orbela darabilen bezala.
4.- Burua gehiago balerabil, hobeki lihoakioke .
5.- Dirudunek gu nahi bezala ginderabiltzaten lehen eta nahi bezala garabiltzate orain ere.
6.- Anderrek eskuak balerabiltza, ez lukete astapotro horiek horrenbeste joko.
7.- Nik lehen gogoak eman arabera zinderabilztedan zuek; orain gauzak aldatu egin dira.
8.- Momentu hartan ordenagailua nerabilen, generabilen …
9.- Luma gehiago balerabilte, hobeki idatziko lukete neska horiek.
10.- Amerikarrek alukeriak egiteko zinderabilzteten zuek lehen.