Iruñea, 2011ko otsailaren 1-a.
Egunon:
Nik Saioa de la Flor dut izena eta eskutitz hau helarazi dizuet egoeraz ohart zaitezten eta gaur egun lanean ari garen hainbeste eta hainbeste hezitzaileren ikuspuntua ulertu ahal izateko.
Jasanezina bihurtzen ari da egoera, hasieran erderarekin arazoak izan genituen, haur-eskola, edota eskola euskaldun gutxi martxan genituelako. Jada erronka horri aurrera joan zedin lortu genuenean, beste arazo larri eta handiago bat suertatu zitzaigun, ingelesaren ezarketa gaur egungo haur-eskola edota eskoletan hain zuzen ere.
British eredua geroz eta ezagunagoa bilakatzen ari da gure gizartean helburu nagusia,haur – eskola edota bigarren hezkuntzan ingelesa ezartzea dutelarik.
Hori dela eta, ingelesaren ezarketak, euskara zapaldu besterik ez du egiten, orain arte eskola elebidunak zirena, eskola elebidunak izaten jarraituko dutelarik, baina euskara alde batera utzita, hau da, gehienbat nabarmenduko eta bultzatuko diren hizkuntzak ingelesa eta erdera izango dira, euskara bigarren plano batean utziz.
Beraz, guraso askok ingelesa garrantzizkoa dela argi adierazi nahi diete beren seme-alabei, eta beraz, British eredu direlakoetan matrikulatzen dituzte, haien etorkizuna hobea izan dadin.
Haurrak beste hizkuntza bat ikasteko aukera izatearen alde nago erabat, horrek ez baitu inolako kalterik ekarriko haurren garapen prozesuan, baina horrek beste hizkuntza bat zapaldurik gertatuko dela esan nahi badu, kontuan eduki beharko genukeen zera bat dela uste dut.
Gainera hori gutxi bada , gaur egun British ereduan eskolak ematen dituzten irakasleek hagitz ingeles maila apala dutela esan didate , eta horrela frogatu da gaur egungo Oposizioetan.
Oposizioak suspenditu dituzten pertsona askok ingelesa irakasten ari dira zenbait eskola eta haur-eskoletan, eta hori ez zait bidezkoa iruditzen, guri euskaldunei, haur-eskola edota eskoletan aritzeko, titulazio baten beharra dugulako.
Beraz, ez dut uste, ingelesa irakasteko prest ez dagoen pertsona batek haur-eskola edota eskola batean lanpostua izateko eskubiderik duen, haur askoren etorkizuna, horren menpe egongo baita.
Kontuan hartu beharreko gauza pila daudela uste dut, eta zuek, bertan erabateko esku-hartzea izateko aukera duzuenez, egoeraz jakitun egoteak garrantzitsua iruditzen zait, horretan jarduten laguntzeko.
Eskerrik asko zuen arretarengatik, adeitasunez,
Sinadura
Sinatua: Saioa de la Flor Baleztena.