Mostrando entradas con la etiqueta Definizio. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Definizio. Mostrar todas las entradas

lunes, 13 de junio de 2011

KLASEAN EGINIKO ARIKETAK

EMAN HURRENGO DEFINIZIO HAUEI DAGOKIEN HITZA:

1. Asko pentsatu gabe, bat –batean burutara etortzen zaiona botatzen duena, harrokeriatan ibiltzen dena, behar ez dena esaten duena. Ahoberia/Ahondua
2. Besteren hitz eta egiteetan gaiztakeria edo asmo txarra ikusteko joera duena. Irudikorra
3. Zuzena izanik, luzetasun eta mehetasun egokia eta dotorea duena. Lerdena
4. Gantza eta haragia ugari duena. Lodia, potoloa, gizena
5. Faltsua, gauza bate san eta beste bat egiten duena, fidagarria ez dena, ezjakinarena egiten duena. Maltzurra, zakurra
6. Lerdena eta gehienetan arina. Liraina
7. Biraoka, sakreka eta juramentuka hitz egiten duena, gezurrak erraten ibiltzen dena, hitz itsusi eta gogorrak erraten dituena. Mingai zikina, aho zikina, ahobeltza
8. Fidatzen ez dena.Mesfidatia, fidagaitza
9. Goiko aldea bere kidekoek baino gorago duena. Garaia, altua
10. Gainerakoekin onginahiz eta maitasunez jokatzen duena. Amultsua, amoretsua
11. Gazi-gozorik gabeko pertsona, gatz-piperrik gabekoa, inozoa eta tuntuna.Zozoa, gatz piperrik gabekoa.
12. Buruan ile gutxi edo bat ere ez duena. Burusoila, burugaitza
13. Lotsarik (agertzen ) ez duena.Lotsagabea
14. Agintzen edo eskatzen zaiona kontra egin edo muzindu gabe, baretasunez egiten duena. Otzana
15. Nortasuna ezkutatzeko edo arrazoi estetikoengatik erabiltzen den ordezko adatsa. Ileordea
16. Buruz ernea dena, ulertzeko eta ikasteko gaitasun handia duena. Bizkorra,azkarra
17. Fidatzekoa ez den jendea, ongiegi ohitutakoa, hitz gozozalea, lanerako beratza. Zuria
18. Jaiotzez larruan izaten den orban iluna.Orina, orbana
19. Hitz egiteko debekua duena, zenbait silaba errepikatuz mintzo dena.Totela
20. Uste, asmo, erabaki bati gogor eta amore eman gabe lotzen zaiona, eusten diona.Burugogorra, kaskagorra, tematia, eguskorra, temazua, kaskailua, ….