Mostrando entradas con la etiqueta Euskararen etxea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Euskararen etxea. Mostrar todas las entradas

lunes, 13 de junio de 2011

TESTU ANALISIA


Testua:

Adiskide:
Orain dela aste bat inguru ikusi zintudan Estafeta kaleko taberna batean lagun batzuekin (pentsatzen dut zure adiskideak izango zirela) biziki eztabaidan ari zinetela euskararen inguruan. Zuei entzuten ari nintzela, zenbait gauza etorri zitzaizkidan gogora eta, besterik gabe, idazten hasi nintzen gai horren gainean gau hartan berean. Honekin batera igortzen dizut atzo arratsaldean akitu nuen lantxo hau, dokumentu gisa atxikia, zure interesekoa izan daitekeelakoan☺. Zerbait bururatzen baldin bazaizu, esadazu, mesedez, argitaratu aitzinetik zure iritzia zein den jakin nahiko bainuke. Ikusiko duzu anitzetan web orrialdeen informazioa ematen dizudala. Horiek guztiak ikusi ditut, eta lana idatzi izan dudan aste horretan ongi zebiltzan. Badakizu, hala ere, bista bezala joaten direla, eta etorri, egunero eta orduoro milaka orrialde gure ordenagailuetatik, Manugaixtokoa izatera ailegatu gabe, lan hau politikoki ez-zuzena da, beldur naiz.


Eskuetan dudan testu hau, eskutitz bat da hain zuzen ere, zeinetan Pello protagonista nagusia da. Bertan aspaldi ikusten ez zuen lagun bat ikustean gertatutakoa plazaratzen du. Beraz, eskutitzaren barnean esan dezakegu azalpena ere nabarmentzen dela eskutitza honetan.

Paragrafo edo lerrokada bakarrak osatzen du testua.

Esaldi gehienak luzeak dira, puntuekin bukatuak normalean. Komak ere askotan erabiltzen ditu idazleak. Hala ere aipatzea gustatuko litzaidake, baita ere, nolako hoztasunarekin agurtzen duen idazleak bere adiskidea, ez baitu inolako agur berizirik erabiltzen.

Narratzailea objektibo xamarra da,  (historia kontatzen baitu gertatu den bezala) nahiz eta subjektibotasun kutsu bat ere badaukan testuak, hala nola, testu amaneran (Manugaixtokoa izatera ailegatu gabe, lan hau politikoki ez-zuzena da, beldur naiz.) edota (pentsatzen dut) eta horrelakoak esaten dituenean.
Bertan idazleak, bere ikuspuntua/iritzia plazeratzen du.

Hala ere orojakilea dela ere esan nezake zenbaitetan (zure interesekoa izan daitekeelakoan) eta horrelakoak esaten dituelako, beraz, oso ongi ezagutzen du beste pertsonaren interesak/nahiak eta horiengatik hitz egiten du lehenengo pertsonan “pentsatzen dut”, “etorri zitzaizkidan gogora”, etab.

Perpaus lokabe franko daude:

  • Denborazkoak;
“Zuei entzuten ari nintzela”.
“Biziki eztabaidan ari zinetela euskararen inguruan”.
Argitaratu aitzinetik”

  • Konpletiboa;
 “Pentsatzen dut zure adiskideak izango zirela”
 “Ematen dizudala..”
“Badakizu, hala ere, bista bezala joaten direla”

  • Kausazkoa;
“zure iritzia zein den jakin nahiko bainuke” ; ZEHAR GALDERA

  • Erlatibozkoak;
“Atzo arratsaldean akitu nuen lantxo hau”.
“lana idatzi izan dudan aste horretan ongi zebiltzan”

  • Baldintzazkoa;
“Zerbait bururatzen baldin bazaizu”.


“Zure interesekoa izan daitekeelakoan”: EGLUK (Perpaus OSAGarri izenlagunetan sartzen da).


Antolatzaileak;

Ondoriozkoak; “Besterik gabe”, “Horiek guztiak.
Erakuslea; “Hau”
Zehaztaileak; Honekin batera
Aurkaritzakoak; Hala ere.

Aditzean deigarria da geroaldiaren erabilera,; hala ere, orainaldia ere nahasten du bere lagunari buruz ari edota bere  ustekariak plazaratzen dituenean hala nola; “baldin bazaizu”, “esaidazu mesedez”, “ematen dizudala”, “igortzen dizut”


Aditzak;

  • ikusi zintudan: ikusi zaitut/ikusi izan bazintut/ikusiko zintuzket/ikus  zaitzadan/ ikus zintzadan.
  • pentsatzen dut: pentsatzen nuen/pentsatuko banu/pentsatuko nuke/pentsa dezan/pentsa zezan.
  • izango zirela: izango dira/ izango balira/izango balitz/izango lirateke/izan daitezen/ izan zitezen.
  • ari zinetela: ari zarete/ariko bazinate/arituko zinatekete/aritu zaitezten/aritu zintezten.
  • ari nintzela: ari naizela/arituko banintz/arituko nintzateke/ aritu nadin/aritu nendin.
  • etorri zitzaizkidan: etorri zaizkit/etorriko balitzaizkit/etorriko litzaizkidake/etor dakizkidan/zekizkidan.
  • hasi nintzen: hasi naiz/hasi izan banintz/hasiko nintzateke/hasi nitekeen…
  • igortzen dizut:igortzen nizun/igorriko banizu/igorriko nizuke/igor diezazudan/igor niezazun.
  • akitu nuen: akitu dut/akituko banu/akituko nuke/aki dezadan/aki nezan.
  • izan daitekeelakoan;izan zitelakoan/izango balitz/izango litzateke/izango zitezen/izango zintezen.
  • den: zen/bazen/litzateke/litekeen/zitekeen.
  • jakin bainuke;
  • ikusiko duzu:ikusiko zenuen/ikusiko bazenu/ikusiko zenuke/ikus dezazun/ikusi zenezan.
  • ematen dizut: ematen nizun/emango banizu/emango nizuke/eman diezazudan (dezadan)/niezazun (nezan).
  • ikusi ditut:ikusi nituen/ikusi izan banitu/ikusi nituzke/ikus nitzan/ikus detzan.
  • zebiltzan: zebilen/bazebilen/bazebiltzaten/
  • idatzi izan dudan:idatzi izan nuen/idatzi izan banu/idatziko nuke/idaz nitzan/idaz zetzan.
  • joaten direla:joaten zirela/joan izan balira/joango lirateke/
  • izatera ailegatu;
  • bururatzen bazaizu; bururatzen zaizu/bururatzen zitzaizun/ bururatuko balitzaizu/ bururatuko litzaizuke/burura –bururatu dakizun/ zekizun.

Hitzen sinonimoak;
Aste bat inguru; gutxi gora behera.
Adiskideak (kuadrillekoak ),  lagunak (ezagunak eta ezezagunak) erabiltzen da pertsona bezela.
Biziki; gogorra.
Euskararen inguruan; euskararen gainean
Eztabaida; hizketan, disputan.
Gogora; burutara, burura etorri.
Igortzen; bidali.
Akitu; bukatu.
Atxikia; itsatsita, lotuta, erantsi,
Argitaratu; plazaratu.
Aitzinetik; aurretik
Anitzetan; ugarietan, askotan.
Mesedez; faborez.
Bista bezala joan; ziztuan joan.
Manugaixtokoa:  esanekoa (obeditzen duena) ez dena.
Politikoki ez zuzena: