Mostrando entradas con la etiqueta Hizkuntza zuzenbidea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Hizkuntza zuzenbidea. Mostrar todas las entradas

lunes, 13 de junio de 2011

TESTU ANALISIA



 
Hizkuntza zuzenbidea eta euskara: testu bilduma baten zergatia

Begi-bistakoak dira azken urteetan eremu urriko hizkuntzen inguruko kezkak eta ardurak. Sarritan bizirautea dute helburu horiek, hamaikatxo oztopo eta arazoren aurrean.

Funtsezkoena, ahalegin horietan, halako hizkuntzak eurak gizartean erabiltzea eta zabaltzea, eremu berrietara heldu nahian, lehendik berezkoak dituenak alboratu gabe. Beharrezkoena, ordea, hizkuntza horietarako berme juridikoa izatea, zuzenbideak eremu jakinak babes ditzan horientzat.

Hizkuntza zuzenbide esan ohi zaio horri, horretara bildu baitira, bateko, hizkuntza gutxituen araubidea osatzen duten xedapenak. Besteko ere, araubide horrek ekarri du, lege munduan ohikoa den bezala, eskubide eta betebeharren multzoa, hizkuntzaren inguruan moldatua.

Hortaz, kontzeptu berria ere sortu da, alegia, hizkuntza eskubideena, gizabanakoaren eskubideen alorrean, lehendik ezagunak direnen aldamenean (hots, politika, ekonomia, gizarte arlokoak....), hizkuntza gutxituen hiztunak bere baitara biltzen dituena.

Zuzenbideak hitzetan adierazten du bere edukia: ius semper loquitur, hartara, euskaldunoi ere zuzenbideak hitz egiten digu ahots desberdinekin: batzuk, mundu mailakoak, beste batzuk, Europa mailakoak; ukatu gabe, Euskal Herrian bertan, euskararen araubidea dela eta, indarrean ditugunak.

Ahots desberdinak hizkuntza desberdinetan. Horregatik, hain zuzen ere, berebiziko ahalegina egin du oraingoan Euskaltzaindiaren Jagon Saileko Sustapen Batzordeak ahots eta mezu horiek, hizkuntza zuzenbidearenak, euskaraz batzen eta biltzen, euskaldun orok eskura izan dezan hots horiek barruratzen dituen mezua.

Bilduma batera ekarri du Euskaltzaindiaren Sustapen Batzordeak egun euskarari herrialde guztietan aplikagarri zaizkion testu nagusiak. Ipar zein Hego Euskal Herrian, osterantzeko antolamendu juridikoen gainetik, hizkuntza zuzenbidea helburu duten eta aplikagarri diren arauak eta bestelakoak dira honen [hizkuntza zuzenbidearen] eramaileak.

ADITZAK:
·         Dira/ziren/balira/lirateke/daitezen/zitezen
·         Duten/zuten/ikusiko balute/lukete
·         Aplikagarri zaizkion/zitzaizkion/aplikatuko....
·         Ekarri egin du/zuen/ekarriko balu/ekarriko luke/....
·         Barruratzen dituen/zituen/barruratuko balitu/lituzke....
·         Ditu/zituen/balitu/lituzke/....
·         Dela/zela/....
·         Da/ zen/balitz/litzateke/dadin/zedin
·         Adierazten du/zuen/balu/luke/dezan/zezan
·         Den/zen/
·         Ditzan

TESTU ANTOLATZAILEAK:
  • Funtsezkoena : laburbiltzaileak
  • Ordea: aurkaritzakoak
  • Bateko/besteko: ordenatzaileak
  • Hortaz:ondoriozkoak
  • Alegia: esplikatiboak
  • Hots:esplikatiboak
  • Ere: emendiozkoak
  • Horregatik: aurkaritzakoak

PERPAUS MOTAK:
·         Sarritan bizirautea dute helburu horiek: osagarria
·         Horretan bildu baitira: kausazkoa
·         Lege munduan ohikoa den bezala: moduzkoa
·         Begi-bistakoak dira azken urteetan eremu urriko hizkuntzen inguruko kezkak eta ardurak: erlatibozkoa
·         Funtsezkoena, ahalegin horietan, halako hizkuntzak eurak gizartean erabiltzea eta zabaltzea, eremu berrietara heldu nahian, lehendik berezkoak dituenak alboratu gabe: erlatibozkoa
·         Bateko, hizkuntza gutxituen araubidea osatzen duten xedapenak:erlatibozkoa
·         Besteko ere, araubide horrek ekarri du: konpletiboa
·         Hortaz, kontzeptu berria ere sortu da: konpletiboa.
·         Hizkuntza gutxituen hiztunak bere baitara biltzen dituena:konpletiboa/kausazkoa.
·         Euskararen araubidea dela:konpletiboa
·          


ULERTU EZ DITUDAN HITZAK:
  • Berme:garantia