LAN ELKARRIZKETA:
Elkarrizketa hau, klasean geundela gauzatu zen.
Nire bikotea Ibai Duke izan zen, eta biok batera eraman genuen elkarrizketa aurrera.
Elkarrizketa honetan, ni, Saioa, lanpostu baten bila nabiltza, eta Ibai, ordea, elkarrizketa burutuko duen gizona izanen da, hau da, lanpostua eskaini edota ez eskaini erabakiko duena.
Beraz, horrela gauzatu zen elkarrizketa.
-Eguerdion, zuzendariarekin hitz egitea gustatuko litzaidake. Ba al dakizu non dagoen?
-Eguerdion zuri ere. Aurrean duzu zuzendaria.
- Egunon, barkatu ez nekien zu zuzendaria zinenik. Saioa dut izena, eta duela gutxi egunkarian hezitzaile bila zabiltzatela ikusi nuen. Hori dela eta, kurrikulum-a bidali beharrean, zuekin zuzenean hitz egitera etortzea erabaki dut.
-Oso ongi, kontaidazu.
- Lehen esan dudan bezala, Saioa dut izena. Irakasle ikasketak burutu ditut, eta orain arte aurrerago burutu izan nuen beka batekin atzerrian egon naiz, hezitzaile moduan lan egiten, hain zuzen, Italian.
Duela gutxi etorri naiz, eta goizean lan egitea gustatuko litzaidake, denboraldi batez, oposizioak prestatzen ditudan bitartean.
-Non egon zara Italian?Reggio Emilian hain zuzen ere?
-Hori da, Reggio Emilian egon naiz, Loris Malaguzziren metodología duten haur-eskoletan lanean.
-Ze interesgarri, gu ere metodología horrekin gabiltza lanean, beraz uste dut oso interesgarria izango litzatekeela zuk bertan aritzea. Bestalde, lan kontratuari dagokionez, lanpostua eskuratzekotan, beste langile bat ordezkatzen egongo ziñateke, hain zuzen ere, erdikoen gelan.
Beste hezitzailea ahurdun dago, eta beraz hilabeteak pasako ditu eskolatik kanpo.
Utz nazazu kurrikuluma, jada elkar hitz egin eta ezagutu dugu, beraz pentsatu eta erabakia hartutakoan, zurekin harremanetan jarriko gara.
-Primeran iruditzen zait, eskerrik asko eskaini didazun atentzioarengatik.
Laister arte.