ELKARRIZKETA IGOGAILUAN:
Elkarrizketa hau klasean geundela gauzatu zen, nire bikotekidea Unai izan zen oraingoan, eta igogailuan gertatu zen bion arteko elkarrizketa hau.
-Kaixo.
-Kaixo
-Zenbatgarren pisura zoaz?
-Seigarren solairura.
-Ederki.
(Bat-batean izugarrizko soinua ematen da aditzera).
-Zast!!!
-Hara, zer gertatu da?- galdetzen du Saioak.
-Ez dut ideiarik, badirudi igogailua izorratu egin dela.
-Ez esan! Eta orain, zer egingo dugu?Ez dut mugikorrik gainean, eta ez dut uste ordu hauetan gende askorik egongo den esnaturik.
-Lasaitu zaitez, mugikorra bertan dut, ez dakit sarerik daukadan, hala ere saiatuko naiz.
-Bai, mesedez!
-Ba ez, ez dago sarerik. Norbait etorri arte itxaron beharko dugu bertan.
-Puffff.Orduan has gaitezen hizketan, denbora luze emango baitugu bertan. Zertan zabiltza?lanean?aspaldi ez zaitudala ikusten auzotik.
-Ba….bai, lanean nabiltza, eta duela gutxi oporretatik etorri naiz.
- Ah bai?non egon zara?norekin?
-Ba…hara, hara badirudi norbait badatorrela! Egin dezagun oihu, bertan gaudela entzuteko.
Horrela izan zen, oihuei esker, bizilagunak bertan geundela ohartu eta ziztu bizian atera ginen igogailutik.