lunes, 13 de junio de 2011

KLASEAN EGINIKO ARIKETAK


ALBISTEA:

Nik, Gara egunkarian aurkitutako albiste bati buruz aritzea erabaki nuen.
Albiste horretan, Gipuzkoar bati gertatutakoari buruz ari zen.
Ion  zuen izena gizona, eta  haur bat adoptatzea erabaki zuen. Adoptazioa denok dakigunez, oso prozesu mantsoa eta zaila da, eta adopzio prozesu horretan Ionek arazoak izan zituen, haur bat jaso beharrean bi jaso zituelako, eta izugarrizko ezustea jaso zuen hasieran.
Hala ere egoerarekin aurre egitea erabaki zuen.  Bi haur horiek anai-arrebak ziren, eta Ion izango zuten buru. Hau da, haur horien aita ez zen Ion izango, baina bai ordea, errespontsablea 18 urte bete arte.             
Albiste honetan, Ionek egindakoa plazaratzen zuen, baita haur horien  egoera ere adopzio prozesua eta gero.




ELKARRIZKETAK


LIBURU ELKARRIZKETA:

Elkarrizketa hau Zazpi etxe Frantzian liburutik hartua dago, hain zuzen ere, taldeko lanerako analizatzen ari garen liburutik. Elarrizketa hau 5.kapituloan ageri da.

-Hau baino handiagoa daukat Afrikan –esan zuen.
-Ezin dut sinistu, maitea- erantzun zion damak. “I cannot believe you, dear”, zehatz aipatuta.
Erregea itsasoara begira jarri zen, hegoaldera, Kongora.
-Bai, bi milioi eta erdi kilometro koadro ditu.
-Benetan?-esan zuen damak. “Really?”.
-Zer irudituko litzaizuke biok hara joango bagina? Hango erregina izendatuko zintuzket-ekin zion palmondoko altuenak.
Eta damak berriro:
-Really?
Leopoldok baiezko kementsu batez erantzun zuen.
-Zoragarri!- hots egin zuen damak. “Wonderfull!

Erregeak Armand SaniT- Foixi deitu zion, maitasunean zein gerran laguntzen zion dukeari, eta bidaia tout de suite, berehala pasatzeko agindu. Bisita ofizial bat egingo zuen Afrikara Saint- Jean – Cap- Ferrateko egonaldia bukatu ondoren; erregina eman nahi zion Kongoko herriari.

-Zoaz, eta ez zaitez itzuli dena prestatuta egon arte. Azkar, arren- agindu zion.
-Maiestate-erantzun zuen dukeak.- Abendura arte euri asko egiten du Afrikako alde hartan. Kontuan eduki behar da hori. Lokaztutako bideetatik ibili beharko zenukete, eta aterkiaren azpian. 

Erregea dolutu egin zen hura jakitean, bai baitzekien maitasun kontuetan luzamenduak arriskutsuak zirela eta, kasu, alboan zeukan dama irribarretsu hura beste kostalde batera Joan zitekeela fite. Baina, bestalde, abendua hilabete txit egokia zen Eguberri egunaren esanahi handiagatik, eta seguru zegoen Erromak poza hartuko zuela baldin eta egun hartan Afrikan sekula izandako mezarik jendetsuena antolatzen bazuen.

-Abenduan, beraz?-esan zion dukeari.

Zenbakiekiko sentiberatasun berezia zuen erregeak, eta istant batean itzultzen zuen liberetara zernahi ekintza edo gertaera, xentimo eta guzti maizenik. Arratsalde hartan, Saint-Jean- Cap- Ferrateko jauregiko lorategian, Mediterraneoaren argiarekin, alboan Filadelfiako dantzaria zuela, Veuve Clicquot xanpain kopa eskuan, ez zen ohi bezain zehatza izan; baina nahikoa halere.Eguberri eguneko meza jendetsua bere hirian egingo zuen, Leopoldvillen, eta horrek 120.000.000 liberako publizitatea emango zion mundo kristauan. Kongoko erreginaren izendapena, berriz, ibaian gorago ospatuko zen, leku eder batean, Stanley Falls ur-jauzietan, eta ahal izanez gero Stanleyren beraren presentziarekin.

ESKUTITZAK


Egunon  Maria Jesus anderea: 

Saioa de la Flor Baleztena dut izena, eta Haur Hezkuntzako Gradua burutzen hasi berria naiz Unibertsitatean. 

Eskutitz honen bitartez nire arazoaren berri ematea gustatuko litzaidake, ahal izatekotan horri buruz hitz egin eta konpontzen saiatzeko. 

Unibertsitatean sartu aurretik, Goi mailako zikloa gauzatu dut, Haur Hezkuntza zikloa hain zuzen ere, eta horri esker lehenengo sei hilekoan atzerrira joateko beka bat jaso nuen, kurtso horietan lortutako kalifikazioei esker.Hori dela eta, lehenengo sei hilabetean azaldu ez naizenez, orain bete beharreko ordutegia arratsaldean izango nuke. 

Eta bertan aurkitzen da nire arazo nagusietakoa;: Unibertsitatera batu berria naizenez, eta seihilabeteko bat atzeratuta nabilenez, niri dagokidan ordutegia arratsaldekoa izango litzateke.

Bekatik etorri bezain laister, Arrotxapea izeneko auzoko enpresa batean hasi nintzen lanean, eta arratsaldeko ordutegia daukat beti. Horrek arratsaldeko klaseetara joatea galarazten dit, eta beraz, goizeko taldera pasatzea gustatuko litzaidake izango nituzkeen irakasgaiak burutu ahal izateko.

Beraz, hauxe izango litzateke nire helburua eta asko eskertuko nizueke horrela egin ahal izango banu; goizeko taldera pasatzea gustatuko litzaidake, lana dela eta, arratsaldeko irakasgaietan parte hartzeko aukerarik ez dudalako.

Lana uztea ez dut aukera horien artean ikusten, horren beharra izugarria baitut.
Eskerrik asko,  zuen erantzunaren zain egongo naiz.

                                               Sinadura

                        Sinatua: Saioa de la Flor Baleztena

ESKUTITZAK


                                                                            Iruñea, 2011ko otsailaren 1-a.


Egunon:

  Nik Saioa de la Flor dut izena eta eskutitz hau helarazi dizuet  egoeraz ohart zaitezten eta gaur egun lanean ari garen hainbeste eta hainbeste hezitzaileren ikuspuntua ulertu ahal izateko.

Jasanezina bihurtzen ari da egoera, hasieran erderarekin arazoak izan genituen, haur-eskola, edota eskola euskaldun gutxi martxan genituelako. Jada erronka horri aurrera joan zedin lortu genuenean, beste arazo larri eta handiago bat suertatu zitzaigun, ingelesaren ezarketa gaur egungo haur-eskola edota eskoletan hain zuzen ere.

British eredua geroz eta ezagunagoa bilakatzen ari da gure gizartean helburu nagusia,haur – eskola edota bigarren hezkuntzan ingelesa ezartzea dutelarik.

Hori dela eta, ingelesaren ezarketak, euskara zapaldu besterik ez du egiten, orain arte eskola elebidunak zirena, eskola elebidunak izaten jarraituko dutelarik, baina euskara alde batera utzita, hau da, gehienbat nabarmenduko eta bultzatuko diren hizkuntzak ingelesa eta erdera izango dira, euskara bigarren plano batean utziz.

Beraz, guraso askok ingelesa garrantzizkoa dela argi adierazi nahi diete beren seme-alabei,  eta beraz, British eredu direlakoetan matrikulatzen dituzte, haien etorkizuna hobea izan dadin.

 Haurrak beste hizkuntza bat ikasteko aukera izatearen alde nago erabat, horrek ez baitu inolako kalterik  ekarriko haurren garapen prozesuan, baina horrek beste hizkuntza bat zapaldurik gertatuko dela esan nahi badu, kontuan eduki beharko genukeen zera bat dela uste dut.

            Gainera hori gutxi bada , gaur egun British ereduan eskolak ematen dituzten irakasleek hagitz ingeles maila apala dutela esan didate , eta horrela frogatu da gaur egungo Oposizioetan.

 Oposizioak suspenditu dituzten pertsona askok ingelesa irakasten ari dira zenbait eskola eta haur-eskoletan, eta hori ez zait bidezkoa iruditzen, guri euskaldunei, haur-eskola edota eskoletan aritzeko, titulazio baten beharra dugulako.

 Beraz, ez dut uste, ingelesa irakasteko prest ez dagoen pertsona batek haur-eskola edota eskola batean lanpostua izateko eskubiderik duen, haur askoren etorkizuna,  horren menpe egongo baita.

Kontuan hartu beharreko gauza pila daudela uste dut, eta zuek, bertan erabateko esku-hartzea izateko aukera duzuenez, egoeraz jakitun egoteak garrantzitsua iruditzen zait,  horretan jarduten laguntzeko.


Eskerrik asko zuen arretarengatik, adeitasunez,

            Sinadura



Sinatua: Saioa de la Flor Baleztena.