lunes, 13 de junio de 2011

KLASEAN EGINIKO ARIKETAK


DEBATEA:

Debatea 15-M buruzkoari buruz izan zen. Bertan sei lagun egon ginen elkar eztabaidatzen, batzuk 15-M mugimenduaren alde zeuden, besteak ordea, mugimendu horren kontra.
Debate horretan, hasieran mugimendu horren kontrakoak hasi ziren argudioak plazaratzen hala nola, horrelako mugimenduak izugarrizko oztopoak sor ditzazketeela, bizilagunak bertan sortutako iskanbilagatik kexatu daitezkeela, horrelako mugimenduak beste mugimendu nazionalak sor ditzazketeela, eta horiek oso zailak izan daitezkeela kontrolatzeko etab…motatakoak adieraziz.
Aldekoak, ordea, oso argi eta garbi adierazi zituzten euren argudioak, herriaren eskubideak askatasun hitzarako, demokrazia aldarrikatu zuten etab..
Oso zaila da debatearen laburpen txiki bat egitea, debatea oso azkarra eta bizkorra izan baitzen, gainera ikaskideen parte hartzea izugarria izan zen eta etengabeko hitz jarioan egon ginen denak.


KLASEAN EGINIKO ARIKETAK


ELKARRIZKETA IGOGAILUAN:

Elkarrizketa hau klasean geundela gauzatu zen, nire bikotekidea Unai izan zen oraingoan, eta igogailuan gertatu zen bion arteko elkarrizketa hau.
-Kaixo.
-Kaixo
-Zenbatgarren pisura zoaz?
-Seigarren solairura.
-Ederki.
(Bat-batean izugarrizko soinua ematen da aditzera).
-Zast!!!
-Hara, zer gertatu da?- galdetzen du Saioak.
-Ez dut ideiarik, badirudi igogailua izorratu egin dela.
-Ez esan! Eta orain, zer egingo dugu?Ez dut mugikorrik gainean, eta ez dut uste ordu hauetan gende askorik egongo den esnaturik.
-Lasaitu zaitez, mugikorra bertan dut, ez dakit sarerik daukadan, hala ere saiatuko naiz.
-Bai, mesedez!
-Ba ez, ez dago sarerik. Norbait etorri arte itxaron beharko dugu bertan.
-Puffff.Orduan has gaitezen hizketan, denbora luze emango baitugu bertan. Zertan zabiltza?lanean?aspaldi ez zaitudala ikusten auzotik.
-Ba….bai, lanean nabiltza, eta duela gutxi oporretatik etorri naiz.
- Ah bai?non egon zara?norekin?
-Ba…hara, hara badirudi norbait badatorrela! Egin dezagun oihu, bertan gaudela entzuteko.
Horrela izan zen, oihuei esker, bizilagunak bertan geundela ohartu eta ziztu bizian atera ginen igogailutik.

KLASEAN EGINIKO ARIKETAK


LAN ELKARRIZKETA:

Elkarrizketa hau, klasean geundela gauzatu zen.
 Nire bikotea Ibai Duke izan zen, eta biok batera eraman genuen elkarrizketa aurrera.
Elkarrizketa honetan, ni, Saioa, lanpostu baten bila nabiltza, eta Ibai, ordea, elkarrizketa burutuko duen gizona izanen da, hau da, lanpostua eskaini edota ez eskaini erabakiko duena.
Beraz, horrela gauzatu zen elkarrizketa.
-Eguerdion, zuzendariarekin hitz egitea gustatuko litzaidake. Ba al dakizu non dagoen?
-Eguerdion zuri ere. Aurrean duzu zuzendaria.
- Egunon, barkatu ez nekien zu zuzendaria zinenik. Saioa dut izena, eta duela gutxi egunkarian hezitzaile bila zabiltzatela ikusi nuen. Hori dela eta, kurrikulum-a bidali beharrean, zuekin zuzenean hitz egitera etortzea erabaki dut.
-Oso ongi, kontaidazu.
- Lehen esan dudan bezala, Saioa dut izena. Irakasle ikasketak burutu ditut,  eta orain arte aurrerago burutu izan nuen beka batekin atzerrian egon naiz, hezitzaile moduan lan egiten, hain zuzen, Italian.
Duela gutxi etorri naiz, eta goizean lan egitea gustatuko litzaidake, denboraldi batez, oposizioak prestatzen ditudan bitartean.
-Non egon zara Italian?Reggio Emilian hain zuzen ere?
-Hori da, Reggio Emilian egon naiz, Loris Malaguzziren metodología duten haur-eskoletan lanean.
-Ze interesgarri, gu ere metodología horrekin gabiltza lanean, beraz uste dut oso interesgarria izango litzatekeela zuk bertan aritzea. Bestalde, lan kontratuari dagokionez, lanpostua eskuratzekotan, beste langile bat ordezkatzen egongo ziñateke, hain zuzen ere, erdikoen gelan.
Beste hezitzailea ahurdun dago, eta beraz hilabeteak pasako ditu eskolatik kanpo.
Utz nazazu kurrikuluma, jada elkar hitz egin eta ezagutu dugu, beraz pentsatu eta erabakia hartutakoan, zurekin harremanetan jarriko gara.
-Primeran iruditzen zait, eskerrik asko eskaini didazun atentzioarengatik.
Laister arte.



KLASEAN EGINIKO ARIKETAK

Hurrengo esaldi eta pasarteak aztertu eta gaizki dagoena zuzendu.


1.- Anaiak holako lanik ez zituela nahi jakinarazi zion.
 Anaiak horrelako lanik ez zuela nahi jakinarazi zion.

2.- Bizikleta behar ez zen bidetik ibilki eta autoak harrapatu!
Bizikleta behar ez zen bidetik zebilen eta autoak harrapatu zuen!

3.- Herrian ikusi zidaten atzo eta gaur haiekin joateko erran naute.
Herrian ikusi ninduten atzo eta gaur haiekin joateko erran didate.

4.- Ama pentsatzen dago zer egin behar duen bihar bazkaltzeko.
Ama bihar bazkaltzeko zer egin behar duen pentsatzen ari da.

5.- Neronek liburua erosi nuen Xalbadorren.
Neronek erosi nuen liburua Xalbadorren.

6.- Apez bezala egon ziren bi urtez Bidankozen.
Apez egon ziren bi urtez Bidankozen.

7.- Horiek ere dakite Anderrek zergatik suspenditu du.
Horiek ere dakite Anderrek zergatik suspenditu duen.

8.- Futbol jokalarietaz mintzatzen pasatzen du eguna, batere mugitu gabe.
Futbol jokalariez mintzatzen pasatzen du eguna, batere mugitu gabe.

9.- Aitak sukaldea garbitzea esan zion, baina kasurik ez.
Aitak sukaldea garbitzeko esan zion, baina kasurik ez.

10.- Horien artean bada mutil bat dela nire lehengo ikaskidearen oso laguna.
Horien artean bada mutil bat nire lehengo ikaskidearen oso laguna dena.

11.- Berueten omen zegoen gizonen bat inguruotan denak ikaratzen zituena,borrokalari fama zuena. Bordaberrik berak ere ez zuen polita izan behar eta, jakinki gizon horren berri, eta ikustera joateko aiherrak (irrikitan) egoki aspaldian!

12.- Gazta jan dut, eta ere bai haragia.
Gazta jan dut, baita haragia ere.

13.-Neska hura hementxe gelditu egin zen.
Neska hura hementxe gelditu zen.

14.- Kalean ikusi diet goizean baina ez diet deus ere erran.
Kalean ikusi ditut goizean baina ez diet deus ere erran.

15.- Petra Mari nire ikastolako irakasle bat da.
Petra Mari nire ikastolako irakaslea da.

16.- Jakinarazi zion libururik ez zituela ekarri.
Jakinarazi zion libururik ez zuela ekarri.

17.- Badut lagun bat dela Irurtzungoa.
Irurtzungoa den lagun bat daukat.

18.- Irakasle bezala egon zen bi urtez Erratzun.
Irakasle moduan egon zen bi urtez Erratzunen.

19.- Bista ona edukiki, baina ezin elkar ikusi!
Bista ona edukirik ere, ez dugu elkar ikusi.

20.- Irailak 14 etorriko zela erran zuen, baina ez etorri!
Irailaren 14an etorriko zela erran zuen, baina ez etorri!

21.- Asko oroitzen naiz urte hartan ezagutu nuen mutil batetaz.
Asko oroitzen naiz urte hartan ezagutu nuen mutilaz.

22.- Deitu eta deitu ari naiz, baina inork ez erantzuten!
Deika eta deika ari naiz, baina inork ez erantzuten!

23.- Beti ereta (‘rollo’) berarekin ari da, beste batean ez duela onartuko, baina unea iristen denean beti baietz erraki ergel horrek!
Beti ereta berarekin ari da, beste batean onartuko ez duela esanez, baina unea iristen denean beti baietz esaten du ergel horrek!

24.- Donostitik Zarautzera hogei eta bost kilometro daude.
Donostiatik Zarautzera hogeita bost kilometro daude.

25.- Ez zuela nahi esaten zuen, ez zuela hartu behar, baina edari hura gustatzen eta azkenean hartu!
Ez zuela nahi esaten zuen, ez zuela hartu behar, baina edari hura gustatzen zitzaion eta azkenean hartu zuen!

26.- Ingelesez mintzatzera ikasi zuen Londresen, sei hilabeteetan.

Ingelesez mintzatzen ikasi zuen Londresen, sei hilabeteetan.

27.- Hori beti besteetaz baliatzen da nahi duena lortzeko.
Hori beti besteez baliatzen da nahi duena lortzeko.

28.- Han feria ikusten genbiltzan, eta halako batean hor ikusten dugu jendea dena ijito bati makilekin kristorenak ematen. Zer ote zen eta, kartera lapurtzen bati ari zela, besteak ikusi! Jo garrotearekin, eta eskuan zeukan kartera kendu omen zion!

Feria ikusten genbiltzan eta halako batean hor ikusten dugu jendea ijito bati makilekin kristorenak ematen. Zer ote zen ez genekien, eta kartera lapurtzen ari zela ikusi genuen, eta besteak ikusita joka hasi ziren. Garrotearekin jo zuen, eta eskuan zeukan kartera kendu omen zion!

29.- Mirari zegoen pentsatzen gauzak ez zituela ongi egin.
Mirari gauzak ongi ez zituela egin pentsatzen ari zen.

30.- Gaizkixe da gure mutikoa orain!
Gaizkixe dago gure mutikoa orain!

31.- Mikelek bazuen lagun bat zela unibertsitateko langilea.
Mikelek unibertsitateko langilea zen lagun bat zuen.

32.- Zazpi egun honetan ez du begirik itxi!
Zazpi egun hauetan ez du begirik itxi!

33.- Aita badago gaixorik, ospitalean.
Aita gaixorik dago, ospitalean.

34.- Alkate aitaren lehengusua izan zen luzez.

35.- Gaur ez dut batere asmatzen, ez dago gauzak zuzen egiteko modurik! Astelehena izaki!
Gaur ez naiz fin ibili, ez dago gauzak zuzen egiteko modurik!
Astelehena izaki!

36.- Hobe da kurtsoan zehar lan pixka bat egitea ezen ez gero uda ikasten pasatzea.
 Hobe da kurtsoan zehar lan pixka bat egitea, gero udan ikasten pasatzea baino.

37.- Garagardoa Ikerrek, gustu-gustura edan egin zuen.
Garagardoa Ikerrek, gustu-gustura edan zuen.

38.- Esan zion lan hura egitea, baina besteak ez zuen egin.
Lan hura egiteko esan zion, baina besteak ez zuen egin.

39.- Lehen aldia da prozedura hori erabiltzen dela.
Lehen aldia dugu prozedura hori erabiltzen dugula.

40.– Urtzi dago etxean.
Urtzi etxean dago.

41.- Ez erosteko esan nien, garestiegia zela, baina eroski zozo haiek!
Ez erosteko esan nien, garestiegia zelako, baina eroski zuten zozo horiek!

42.- Jatera eman zion, baina ezin zeun deus irentsi, hain zegoen ahul.
Jatera eman nion, baina hain ahul zegoen ezin zuela deus irentsi.
43.- Ergel hark denda non zegoen ez genekiela uste zuen, baina guk jakin eta jokoa erosi!
Ergel hark denda non zegoen ez genekiela uste zuen, baina guk genekienez, jokoa erosi genuen.

44.- Hemendik ederki ikusiki Mikelen etxea! Han da, gain hartan.
Hemendik ederki ikusten da Mikelen etxea! Han da, gain hartan.

45.- Merkatuan ogia erosi eta berehala joanen naiz etxera, zu egon lasai.
Merkatuan ogia erosi, eta berehala joanen naiz etxera, zu lasai egon.

46.- Zuk gauzak beti gaizki azaltzen! Hola ez dago deus ere egiterik hemen!
Zuk gauzak beti gaizki azaltzen! Hola ez dago deus ere egiterik hemen!

47.- Hau honela izan eta gabiltza hain ardura gutxirekin!
Hau honela izanik hain ardura gutxirekin gabiltza.

48.- Erretzeko beroa ari zuen eta berokia jantzirik ekarki ergel hark!
Erretzeko beroa ari zuen eta berokia jantzirik zekarren ergel horrek/hark.

49.- Nago ez ote den hobe deus ez egin eta esperoan gelditzea.
Nago ez ote den hobe deus ez egin eta esperoan gelditzea.

50.- Baina hurrengo aukera zetorkionean agur agindu onak!, agur asmo
ederrak!, behingoa ezer ez zela eta, berriz ere berera eta lehenera. Arimaren etsaiak bakoitzean behin baino ez du eskatzen. Hark jakin behin askok egiten dutela beti!

51.- Tiroa ez egiteko agindu zion tenienteak, baina ez zion aditu.
Tiro ez egiteko agindu zion tenienteak, baina ez zion aditu.

52.- Ez ibiltzen da ez ibiltzen uzten du.
Ez ibiltzen da ez ibiltzen uzten du.

53.- Nire irudiko oporretan askoz ere hobe gaude klasean baino.
Nire irudiko oporretan askoz ere hobeki gaude klasean baino.

54.- Hala, pixka bat egon nintzen haien bertsoak aditzen, eta ni ere lotsagabea izaki, eta gogoan daukat nola bota nuen aurreneko bertsoa, eta handik aurrera sekulako saioa egin genuen.


55.- Mirenek du aukera gauzak zuzen egiteko.
Mirenek du aukera gauzak zuzen egiteko.

56.- Ez nuen uste, baina ageriki gure herria hemendik!
Ez nuen uste, baina gure herria ageri da hemendik.

57.- Daude franko izorratuak, baina ez ditugu botako.
Franko izorratuak daude, baina ez ditugu botako.

58.- Jakin banu ez nintzen herrira joanen!
Jakin banu ez nintzen herrira joanen!

59.- Ariketa hariek klasean lan ditzakegu, ongi ikasi arte.
Ariketa horiek klasean lan ditzazkegu, ongi ikasi arte.