1.- Sartu aditzak hutsarteetan:
1.1.- Egia esateko beharra banu niri ere zailago egingo zitzaizkidan adizki guztiak ongi
harrapatzea eta behar den maneran erabiltzea.
1.2.- Gainera, horrela hasiko banintz, eta hika erabiltzea erabakiko banu, aukera
egin beharko nuke ondoren toka eta nokaren artean.
1.3.- Gazte ginenean, zure adinak, Benito Lerxundi kantariak sentimentalak ginela
esaten zigun guri, gazte sentimentalak, hori zioen, hamazazpi urteko gazte sentimentalak.
1.4.- Zuk, guk zure denboran ez bezala, eskura baitituzu ordenagailuak eta
sakelako telefonoak: beharbada hor idazten dituzu amaitu gabeko mezu kriptiko horiek,
edo besterenak hartu, eta ezagutzen ez duzun norbaitekin bero-bero eginik elkarrizketa
idatzi hotzean ibiltzen zara, izena mozorrotu ondoren, zu ere Euskal Herriko arratsalde
goibeletan. Edo, nork daki, irakurle amorratua izan zitekeen, garai guztietan baitaude
liburuetara emanak eta liburuetatik iheska dabiltzatenak.
1.5.- Euskara ikastolan ikasi baduzu lagunen bat izango duzu, seguru, edo
adiskideren bat, euskara etxetik dakiena.
1.6.- Eta zuek damazkizuen elefante hanken itxurako galtza horiek ez dira batere berriak,
jakizu, orain dela hogita hamar bat urteko kontuak direlako.
1.7.- Idazle onak ditugu gure artean, luma arin erabiltzen dutenak, esan nahi duten
hori esan nahi duten moduan eta unean eragozpenik gabe adierazteko gai direnak,
aldamenean beti hiztegira altxapeka begira egon gabe, eta gogora izan erdal esaera haren
ordaina euskaraz zein ote den kontuan hartu gabe ere.
1.8.- Atzo ez bezala, fisikaz mintza ... edonor (ez ... gehiegikerietan eror, fisikaz
dakien edonor esan nahi baitut) Axularren hizkera erabiliz.
1.9.- Zeren, Tolosako babarrunak apartak izanik ere, euskaldun bakoitzak bere
baitan ezkutatzen duen hizkuntzalaritxoak erakutsi izan baitigu, urte hauetan guztietan,
Tolosan hobeki egiten dela euskaraz, diote, Apatamonasterion, Ultzaman edo Urepelen
baino.
1.10.- Bada, horretara goaz lehenago ez bezala, orain telebistaren botoia zapaldu eta
berehala aurkituko dituzu esatari modernoak, bere ttattarra alkandoraren gainean,
euskara gardena erabiltzen dutenak, Tolosakoen antzera.
1.11.- Hola balitz, ez litzaioke gazte sentimental horri, gauza ederra irudituko hori?
1.12.- Bestaberri egunean gure herrixketako karrikak belar moztu berriarekin
estaltzen genituen, gainetik apeza igaro zenean.
1.13.- Baina, guri berriz ere, anitz gelditzen zaigu ikasteko oraindik Axular
batengandik, esate baterako, nahiz hau esatea ez dakidan nik oso zuzena den politikoki,
hemen ere denetarik baita.
1.14.- Hori, eta etxean urteetan zehar ikusi izan ditudan behi guztiak ere, ez
baitakit ongi aski ematen ...n pentsuan bazen haragi puskarik, beste herrialde batzuetan
gertatu den gisa. Hori dut behintzat gogora. Baina jo dezagun baietz, arrazoia duela hala
pentsatzen duenak.
1.15.- Baina, dena dela, gobernuak lan hori egin izan ez balu, Nafarroaren eta
Iparraldearen parean egongo giñateke Euskaldin ere, lepotik tiraka ikusiz euskara gero eta
zokorago doala. Hori da errealitatea.