Mostrando entradas con la etiqueta ariketak 3. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ariketak 3. Mostrar todas las entradas

lunes, 13 de junio de 2011

ADITZ ARIKETAK

1.1.-Dena den, barka iezadazu irakurle gazte, orain tartetxo batean esaten baldin badut, hola, isilka etxekoek bakarrik irakurtzeko moduan, ni ez natorrela bat inondik ere, euskal idazle izateko izatearekin aski dela pentsatzen dutenekin.

1.2.- Alabaina, diot nik, horrek oker bidera eraman gaitzakel/gaituela gu.

1.3.-Besterik litzateke idazleari burutik pasatuko balitzaio testu hori beste norbaitek suedierara demagun itzuli behar duela.

1.4.-Egoera ona da, nahiko ona orduan etor zitekeen galbario zaharra kontuan hartuta, euskara, denen artean, beste maila batzuetara eramateko gai izan garelako.

1.5.-Baina zilegi zait niri hemen pasadizo baten berri ematea, aspaldi gertatutako istorio baten historia.

1.6.- Orduko voluntario zibilen ordez, orain funtzionarioekin bete ditugu gelak, eta nik ez dakit interesik ere badén orain hiritar arruntek euskaraz jakin dezaten.

1.7.-Halako batean, eguerdi aldean bulegotik kanpora nindoala, ate ondoan zeuden aulki batzuetan aurkitu nituen jarrita euskaltegiko irakasle bi, inguruan inor ere ez zela ezagun, elkarren artean eleketan euskaraz ari zirenak.

1.8.-Horregatik oroitzen naiz ederki biak aho zabalik gelditu zirela nire aurpegia ikusi zutenean, ez baitzuten uste inork ere harrapa zitzakeenik.

1.9.-Orduan irrati guztiek nahitaez lotura egin behar baitzuten Radio Nacionalekin “partea” eskaintzeko, eguneko berriak modu oficial batean eta modu horretan bakarrik, emateko. Irudika dezakezu zuk nolako albisteak izango liratekeen(genituzkeen) gaur egun orduan bezala egingo balute irratiek?

1.10.-Goenkalekoei begira egoten dira milaka lagun gauero, orduan ametsetan ere pentsa ezin daitekeen fenomeno baten erakusgarri.

1.11.-Badirudi egunero esku artean darabiiltzazun zenbait gairi buruzko eztabaida kondenaturik dela.

1.12.-Aukera bat izan daiteke ez pentsatzea edo, pentsatuta ere, isilik egotea holako gauzarik existituko ez balitz bezalatsu, nahiz segur naizen galdera hauek usuegi datozkigula guri gogora.

1.13.-Hemen ez dut nik ondorio garbirik ateratzen: diru konturik tartean ez balego ez litzateke hobea izango eskolak beste hizkuntza batean ematen diren ikastetxe batera bidaltzea umea?

1.14.-Baina ikasle hauek elkarren artean maizegi erdaraz dihardute, euskara eskola orduetarako eta hizkuntza eskabideetarako bakarrik utzirik.

1.15.-Komenigarria da eskolak baldintza horietan ematea?Edo, bestela jarriko dut galdera hau: komeni da hor ukabilka eta ukondoka ibiltzea, eskola guztiak lehenbailehen euskaraz eman daitezen? Zeren, neskatxa hari gertatu zitzaiona gerta balekiguke guri ere zentzuz jokatuko ez bagenu.

1.16.-Bigarren bide honek, egia da hori, badu arrisku handi bat, eta arrisku hori da gauzak inoiz ere ez egitearena garbi mintza gaitezen.

1.17.-Unibertsitateari baitagokio maila horretan, hizkuntza kontuetan esan nahi dut, ikerkuntza egokia egitea.

1.18.-Horrek ondorio handiak izan ditu ondoko urteetan hizkuntza kontuekin unibertsitatearen barnean, bai baitirudi batzuek ez daramatzatela hemen hogeita hamar urte.

1.19.-Nik usted ut egokiena izango litzatekeela ikasgaiak aukeran ematea, euskaraz edo gaztelaniaz, ez denak euskaraz eta ez denak gaztelaniaz, zeuek egin dezazuen aukera.